Loading...
Manifestua 2017-10-19T21:05:28+00:00

2013KO URRIAREN 12KO AUZIPETUEN
ABSOLUZIOA

Adiskideok, azaroaren 15ean, 22an eta 29an auzipetuko gaituzte. Kasu honen bukaerara iristen ari gara, lau urteko zalantza eta egonezinen ondoren, aurretiko zigorra izan baitira guretzat. Denbora luze honetan jasotako babes guztia eskertu nahi dugu aurretik eta horrela jarraitzea eskatzen dizuegu, amore eman gabe, epaiketa izan arte.

Oso kolpe gogorra izan da, azkenean, gu izatea auzipetuak, borrokan horrenbeste urte eman ondoren, handik eta hemendik aportazioak egiten, beti diskriminazio ororen aurka egon ondoren. Denbora luze honetan, hiru egunez atxilotuak izan gara, gutako batek hilabete eman du kartzelan, astero ala hilero justiziaren hirira sinatzera joan behar izan dugu eta debekatu zaigu Kataluniako kaleetan ekitaldi politikoetan parte hartzea.

Hori guztia, Bartzelonako gorroto-delituetako fiskaltzaren aldetik eginiko salaketagatik, 2013ko urriaren 12an faxista talde bati egindako erasoaren erantzule izatearen salaketa, hain zuzen ere.

Salatzaileak zortzi neonazi dira, beren erasoengatik (hilketa-saiakerak barne!) eta nazismoaren aldeko apologia egiteagatik ezagunak, Madrilen Generalitateak eginiko ekitaldia zapuztu zuen plataformaren manifestazioan parte hartu zutenak. Plataforma horrek berak, hain zuzen ere, Kataluniako autodeterminazioa eragozteko helburuarekin, ekintza zuzenekin eta odol-isurketarekin mehatxu egin du; eta etorkinen jazarpena bultzatzen duen bera da, “kutxilla gehiago Melillan” eskatzen dituen bitartean. Hala ere, Mossos d’Esquadrako kideek, publikoki, honela deskribatu zituen: “Taberna bateko terrazan pote bat hartzen ari zen gazte talde bat, Montjuic-eko mendian ekitaldi batean parte hartu ostean”. Beste aldetik, ordea, auziperatuak, talde kriminaltzat hartzen dituzte.

Krisi ekonomiko garai honetan, langileok beren eskubideen alde borrokan dauden honetan, sistema politikoaren legitimitatea auzitan jartzeraino, estatuak, bere aldetik, gero eta neurri errepresiboagoak jartzen ditu martxan, berdintasuna eta askatasunaren aldeko edozein borroka geldiarazteko, baita borroka horietan parte hartzen duten borrokalariak ere. Testuinguru honetan, erakundeek faxismoa babestu eta sostengatzen dute, beste presio-tresna baten moduan erabiliz, eskubideen eta askatasun pertsonal eta kolektiboaren atzerapauso bat inposatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, ondoko borroka giltzarri hauekin batera: diskriminazioaren aurkakoa, murrizketa sozialen aurkakoa, poliziaren gehiegikerien aurkakoa, errepresio matxistaren aurkakoa,  lurraren suntsiketaren aurkakoa ala herrien eskubideen aldeko borrokarekin batera, faxismoaren aurkako borroka denon borroka da eta gu bertan gaude.

Manifestu honen bitartez, bukaeraraino borroka egiteko konpromisoa hartzen dugu, ondoko puntuak salatzen ditugun bitartean:

Urtero, urriaren 12an, faxismoa goraipatzeko ospatzen diren ekitaldiekiko permisibitatea eta faxistak Bartzelonatik ibiltzeko duten inpunitatea, ahozko eraso nahiz eraso fisikoak aurrera eramaten dituzten bitartean.

Ustezko eraso batzuengatik, sei adiskideen aurkako epaiketa eta neurriz kanpoko zigor-eskaera, nahiz eta fiskalaren idazkiaren arabera, gertaerak garrantzi gutxikoak izan. Izan ere, Mossos d’Esquadrako kideen akusazioek bakarrik sostengatzen dute zigor-eskaera, fitxategi polizialetan oinarrituta soilik.

Bartzelonako gorroto-delituetako fiskaltza egiten ari den saiakera bi taldeon ekintzak parekatzeko. Alegia, parean jartzen dira modu honetan, desberdintasunari dioten gorrotoak eraginda jokatzen dutenak, alde batetik, eta bestetik, pertsona ahulenak, edo eraldatzaileak, askatasun indibidual eta kolektiboaren alde lan egiten duten pertsonak, justiziaren alde lan egiten dutenak, faxismoaren kontra, hain zuzen ere.

Datozen hilabeteak borroka  hilabeteak izango dira: absoluzioaren alde, goian aipatu dugun parekatzearen kontra, baina faxismoaren kontra ere bai.

Horregatik eskatzen dizuegu, manifestu honi atxikimendua erakusteaz gain, elkartasuna lurralde osoan zehar zabaltzea, baita datorren urriaren 12an faxismoaren goraipatzea salatuko duten ekitaldietan parte hartzea ere, eta epaiketaren aurretik, azaroaren 11n, antolatuko den manifestazioan parte hartzea.

Edozein gauzatarako honako helbidera idatzi: absolucio12oct2013@gmail.com.

Bitartean,  idatzi hau erabili nahi dugu errepresioa jasaten duten borrokalari guztiei besarkada handi bat bidaltzeko. Eskerrik asko, eredua zarete denontzat!

Borroka eta askatasuna!

2013ko urriaren 12ko gertaerengatik auziperatutako antifaxisten absoluzioagatik.

Denok gara antifaxistak.

ALBISTEAK ADEZIOAK
NAHI GABE
“Testuinguru honetan, erakundeek faxismoa babestu eta sostengatzen dute, beste presio-tresna baten moduan erabiliz, eskubideen eta askatasun pertsonal eta kolektiboaren atzerapauso bat inposatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, ondoko borroka giltzarri hauekin batera:
diskriminazioaren aurkakoa, murrizketa sozialen aurkakoa, poliziaren gehiegikerien aurkakoa, errepresio matxistaren aurkakoa, lurraren suntsiketaren aurkakoa ala herrien eskubideen aldeko borrokarekin batera, faxismoaren aurkako borroka denon borroka da eta gu bertan gaude.”
Totes som antifeixistes

Ajuda’ns a difondre

MANIFESTACIÓ 11 NOVEMBRE
ABSOLUCIÓ
0
0
0
0
Days
0
0
Hrs
0
0
Min
0
0
Sec

Si tens un col·lectiu, una associació, bandes musicals, o a titol individual us emplacem a sumar-vos.

També està disponible en: Català Castellano English Français